AZAROA - ABENDUA 1.531 km
NEPAL, HAU BAI GOZAMENA!
Horrelaxe da, sekulako gozatua hartzen ari
gara Nepaleko errepideetan zehar
bizikletaz. India atzean utzi eta berehala konturatu ginen hau beste mundu bat
dela. Lehenengo aldaketa errepidean bertan nabaritu genuen. Indiako bozina jasanezinak nozitu
ondoren hemen lasaitasuna da nagusi. Ekialdetik sartu ginen Nepalera, Mahendranagarreko mugatik, eta Hegoaldeko errepide nagusitik joan
arren oraingoz trafikoa oso urria da. Ibilgailu hedatuena bizikleta da hemen.
Emakumeak lanera
Beste protagonista nagusiak haurrak dira.
Edozein tokitik “bye bye”edo “namaste namaste” oihukatuz agurtzen dute beti
irribarre zabal batekin. Askotan guk beraiek ikusi baino lehen agurtzen hasten dira
eta kosta egiten zaigu non dauden jakitea.
Nepal ezaguna da bertan munduko mendirik
altuenak daudelako. Baina herrialdea bi zatitan banatzen da. Iparraldean,
mendebaldetik ekialdera, Himalayako
mendikate erraldoia baldin badago, hegoaldean, mendebaldetik ekialdera baita
ere Teraiko lautada zabala dago eta
ohian sakonak aurkitu daitezke. Bertan
animalia basati askok beren bizilekua dute. Horietako baten bila jo genuen
bidean genuen “Bardia National Park”era.
Azkenean aurkitu genuen! Zein da?
Handik hegoaldeko errepidetik gure Katmandurako bidearekin jarraitu
genuen. Bidean hurrengo geltokia Lumbini
izan da, hortxe gaude orain. Lumbini
ezaguna da hemen jaio omen zelako Budha.
Mundu osotik dator jendea, budistak bereziki, toki hau ezagutzera. Tenplu honen
barruan dago Budharen jaioleku
zehatza.
Inguruan munduko herrialde desberdinetako
diruarekin eraikitako tenplu, estupa eta eraikin erlijioso ugari dago, batzuk
oraindik bukatu gabe.
Hemendik mendialdera joko dugu bospasei
egunean Katmandun egoteko
asmoarekin.
DISFRUTANDO EN NEPAL
Teraiko lautadatik jarraitu genuen egun batzuetan, lautadaz eta jendeaz gozatzen gure Katmandurako bidean.
Baina Hetauda herrian ekialderako
norabidea utzi eta bigarren mailako bide gogor bezain polit batetik
iparraldera jo genuen. Malda benetan gogorrak bailara itxietan gora.
Daman herrixkan ikusi genuen Himalaya urrunean. Benetan ederra da
mendi horiek begi bistan dituzula pedalei eragitea.
Katmandurako sarrera ez zen espero bezain atsegina izan, guztiz kontrakoa. Trafiko nazkagarria topatu genuen hiri sarreran eta hiri barruan eta bertako askok egiten duten bezala, gure birikak ahal bezala babestu genituen.
Orain mendialdera goaz eta bertan hiru asteko ibilbidea egiteko asmoa dugu. Everest menditzarraren ingurua hurbilduko gara eta onena hauxe da, lagunekin goazela! Greg eta Leslie etorri dira Estatu Batuetatik eta bikotea laukote bihurtu da elkarrekin baikoaz mendira. Aupa!
Gure/zuen blog honetan hiru asteko etenalditxo bat egin beharrean gaude mendian egongo baikara. Hori bai, bueltan kontatuko dizuegu zer moduz joan den txangoa. Laster arte.
EN KATMANDU
DISFRUTANDO EN NEPAL
Así es, estamos cogiendo el gustillo a
esto de pedalear por las carreteras de Nepal. Hace unos días que
dejamos atrás India, y pronto nos hemos dado cuenta de que esto es
otro mundo. Ya no tenemos que padecer el ensordecedor ruido de las
bocinas, aquí la tranquilidad impera en las carreteras. Entramos a
Nepal por el este, por la frontera de Mahendranagar
y a
pesar de ir pedaleando por la carretera principal del sur del país,
el tráfico es escaso ya que el vehículo más utilizado es la bicicleta.
En
este entorno, el paisaje rural predomina sobre el resto. Los amplios
arrozales se pierden en las lineas del infinito y en ellos son las
mujeres las que más trabajan ayudadas por material muy básico. Los
otros protagonistas son los niños y las niñas. Saludan a nuestro
paso con una sonrisa en la boca y el típico “bye bye” o “namaste
namaste”. ¡A veces nos cuesta saber de dónde vienen sus voces!
Por
otro lado están las casas. Son también muy sencillas. Muchas de
ellas están construidas con adobe y con ramas en el tejado. Suelen
estar pintadas en tonos ocres, elegantes, bonitas, limpias, y a su
alrededor siempre encontramos animales.
Nepal
es conocido en todo el mundo por las grandes montañas que posee.
Pero este país se divide en dos zonas. En el norte, de oeste a este
se extiende la amplia cordillera del Himalaya. En el sur, sin
embargo, encontramos la llanada de Terai rodeada de profundos bosques. En ellos,
habitan algunos animales salvajes. Nosotros fuimos en su busca de uno de ellos por el
“Bardia National Park” acompañdos por un guía del parque. No
cesamos en la búsqueda y al final ¡lo encontramos! Allí estaba el rinoceronte.
La
siguiente parada la hicimos en Lumbini, lugar de nacimiento de Budha.
Aquí viene gente de todo el mundo, especialmente budistas, a conocer
el lugar y a disfrutar de templos y estupas, algunos de ellos aún están
sin terminar. Ahora emprendemos el camino hacia Katmandú, donde
pretendemos estar en unos cinco o seis días.
KATMANDUN!
Lumbinitik atera ginen egunean bertan
gazte hau topatu genuen bide ertzean bere bizikleta altxa ezinik.
Batzuk bizikleta gurdia bailitzan erabiltzen dute, izugarrizko karga
jarri eta bultza eta bultza. Honek ezin izan zuen eutsi eta bide
ertzera erori zitzaion bizikleta karga guztiarekin. Denon artean
lortu genuen 100 kilotik gorako karga berriz ere errepidean jartzea.
Teraiko lautadatik jarraitu genuen egun batzuetan, lautadaz eta jendeaz gozatzen gure Katmandurako bidean.
Katmandurako sarrera ez zen espero bezain atsegina izan, guztiz kontrakoa. Trafiko nazkagarria topatu genuen hiri sarreran eta hiri barruan eta bertako askok egiten duten bezala, gure birikak ahal bezala babestu genituen.
Hiri eroa Katmandu. Erdialdea jendez
gainezka dago beti eta erokeria horren guztiaren artean tenpluak
nonahi agertzen dira.
Orain mendialdera goaz eta bertan hiru asteko ibilbidea egiteko asmoa dugu. Everest menditzarraren ingurua hurbilduko gara eta onena hauxe da, lagunekin goazela! Greg eta Leslie etorri dira Estatu Batuetatik eta bikotea laukote bihurtu da elkarrekin baikoaz mendira. Aupa!
Gure/zuen blog honetan hiru asteko etenalditxo bat egin beharrean gaude mendian egongo baikara. Hori bai, bueltan kontatuko dizuegu zer moduz joan den txangoa. Laster arte.
EN KATMANDU
Continuamos por la llanada de Terai
durante unos días, disfrutando del paisaje y de la gente en nuestro
camino hacia la capital.
Entrar a Katmandu no resultó ser muy
agradable, pronto nos dimos de bruces con un tráfico horrible, tanto a la
entrada de la ciudad así como en el centro. Así que, al igual que
hacen muchos de los habitantes de Katmandu, nosotros también
protegimos nuestros pulmones como buenamente pudimos.
Katmandu es una ciudad caótica. El centro está atestado de gente y en medio de todo el barullo van apareciendo templos al girar cualquier esquina.
Katmandu es una ciudad caótica. El centro está atestado de gente y en medio de todo el barullo van apareciendo templos al girar cualquier esquina.
Durante los próximos días vamos a
hacer un recorrido de tres semanas hacia el campamento base del
Everest, y lo mejor de todo es que esta vez ¡vamos acompañados por
unos amigos! Greg y Leslie han venido desde Estados Unidos y gracias
a ellos nos hemos convertido en un cuarteto perfecto para ir al
monte. Por este motivo durante las próximas semanas no podremos
actualizar nuestro/vuestro blog. Eso sí, a la vuelta no os perdáis
detalle de cómo ha ido la excursión. ¡Hasta pronto!
Bueltatu gara mendialdetik eta berriz ere Katmandun gaude. Ia hiru aste eman ditugu mendialdean oinez eta egia esan, oso zaila egiten zaigu egun hauetan bizitakoa eta ikusitakoa hitzez eta irudiz azaltzea. Saiatuko gara.
Gokyorako bidean Machermo herrixkan geldialditxoa egin genuen. Eguna bertako tontor batera igotzeko probestu genuen eta izugarria izan zen bertatik ikusitako paisaia. Ezkerraldean Everest (8.848m) ondoan beti Lhotse (8.414m) duelarik, erdi-erdian Cholache (6.335) eta bere eskuinean Tabuche (6.367m).
LUKLA-GOKYO-RENJO LA
Sekulako maldatzarrak topatu genituen, hondarra orkatiletaraino, hondarraren azpian harria… 30 km egiteko egun osoa behar izan genuen. Ez dakigu zertan eman genuen denbora gehiago bizikleta gainean edo bizikletak bultzatzen.
Sun Kosi ibaiaren ondoan paisaia ere oso ederra.
Eta bizikleta bultzatzeko prest laguntzaileren batzuk ere izan genituen.
Karchiuya herrixkara iritsi ginenerako berandu egin zitzaigun eta lotarako
tokirik gabe geunden. Nepali Prasad
Chaudhary jaunak bere etxean hartu
gintuen eta lotarako gela prestatzeaz gain afaltzen ere eman zigun. Hurrengo
goizean ordaintzera joan ginean ezetz esan zigun. Guk zer edo zer eman nahi
geniola eta berak ezetz eta ezetz. Eskerrik asko Nepali Prasad Chaudhary.
Nepali agur esateko garaia iritsi zaigu. Oso momentu onak eskaini dizkigu
bai bizikleta gainean bai onezko ibilbidean. 1.446 kilometro izan dira
bizikletaz eta oinez auskalo zenbat. Berezia izan da gure bidaian lehenengo
aldiz lagunak batu zaizkigulako. Munduko mendi altuenekoak hain gertu sentitzea
izugarria izan da, Gokyo benetan toki
magikoa da, baina Nepalek mendiez
gain askoz gehiago ere badaukala ikasi dugu. Laster arte Nepal!
Bueltatu gara mendialdetik eta berriz ere Katmandun gaude. Ia hiru aste eman ditugu mendialdean oinez eta egia esan, oso zaila egiten zaigu egun hauetan bizitakoa eta ikusitakoa hitzez eta irudiz azaltzea. Saiatuko gara.
SHIVALAYA-LUKLA
Gaur egun Everest inguruko trekkingak egiteko jende gehiena hegazkinez hurbiltzen da Katmandutik Luklararaino. Baina Luklan aireporturik ez zegoenean, askoz urrunago hasi behar ziren oinez mendizaleak. Guk ere lehenago hastea erabaki genuen horretarako Katmandutik Shivalayarainoko bidea autobusez eginez. Bizikletaz edo oinez egindako edozein egun baina gogorragoa egin zitzaigun 7 ordu izan behar zirenak 12 orduan bihurtu baitziren. Hori bai, Nepaleko herritarrekin nahasteko aukera ezin hobea izan genuen. Autobusa leporaino eta barruan sartzen ez denak… sabaian badu tokia!
Autobuseko bidaiaren ostean irrikaz geunden oinez hasteko eta oso gustura ekin genion bideari. Mendi erraldoien paisaietatik urrun ingurunea berdea da lehenengo aste honetan eta elurra eta hotzaren presentzia ez da nabari oraingoz.
Luklarainoko bidea oinez egiteak daukan gauzarik politena herri txikietako bizitzaz gozatzea da. Goi mendietan hori ez da hain erraza. Herriz herri Nepaleko mendialdeko egunerokotasuna ikusi eta bertako biztanleekin harremana izateko aukera izan genuen.
Haurrak
Amak
Eta amonak
Nepaleko hegoaldean ez bezala mendialdean Budismoa da nagusi. Junbesi herrira iristen geundela atzean ikusten den Serlo Gompa edo monasterioan etenaldi bat egin genuen.
Bertan hilabete eman zuen Indiatik etorritako Lama budista batek eta guk Junbesiko bere azken egunean ikusi genuen. Inguruko herrixka guztietatik hurbildu zen jendea espresuki Lamarerin batera errezatzeko, monjeak bereziki.
Pixkanaka mendi elurtuak agertzen joan ziren, oraindik urrun baina gero etorriko zenaren seinale. Ederra da han urrutian, ia galdurik, ikusten diren mendiak gerturatzen ari direla sumatzea.
Eta, nola ez, ingurune hauetan hain garrantzitsuak diren zamaketari edo “porter”ak. Errepiderik ez dagoen eremu hauetan bideetan gora eta behera ikusi ditzakezu, zahar edo gazte, beraien saskiak goraino bete eta bizkar eta buru gainetan edozein gauza herriz herri garraiatzen.
LUKLA-GOKYO-RENJO LA
Luklan atseden eguna hartu ostean gorantz jo genuen berriz. Luklatik Namche Bazar herrira doan bidea inguru hauetako jendetsuena da. Mendizale gehienak Luklara hegazkinez iristen dira eta inguruko mendi ibilaldi gehienak egiteko Namche Bazarretik pasa behar da.
Zamaketari gehien dabilen tartea ere hauxe da. Luklako aireportura iristen diren produktuak bizkarrean hartu eta mendietatik gertuen dauden herrixketara garraiatzen dituzte. Luklan goizean merkantzia hartzen dute eta Namche Bazarrerako bideari ekiten diote. Bidean lo egiten dute eta hurrengo goizean Namche Bazarren uzten dute merkantzia. Handik saskiak hustuta Luklara buelta egiten dute. Bi eguneko lan honetan 40 rupia (eurotan 40 xentimo gutxi gora behera) kiloko jasotzen dute eta 100 kilo garraiatzen dituzte gehienez. Hauek dira hemengo benetako heroiak!
Namche Bazar dotore, Tamcherku (6.608m) mendia zaindari duela.
Namche Bazarren gaua egin eta hurrengo egunean oinez hasi eta berehala Ama Dablanek (6.856m) egun ona eman zigun.
Everesteko oinarrizko kanpamendura doan bidea utzi eta guk Gokyora doana hartu genuen. Gorantz eta gorantz joan arren mendiak beti toki berean jarraitzen dute. Bailara osoan zehar bizkarrak gordetzen Tamcherku (eskuinean) eta Kangtega (6.685m ezkerrean) bere anaia banaezinak izan genituen.
Haurren atzean agertu zitzaigun lehen aldiz gero hain gertutik gozatu genuen Cho Oyu (8.201m).
Arranoa Tabucheren gainean
Eta urrunean Cho Oyu berriz. Oraingo honetan bere oinean zabaltzen den izotzezko alfonbra gris erraldoiarekin, Ngozumba Glaziarra.
Jarraian Ainhoaren lagun batzuk aurkeztuko dizkizuegu: Yak arra eta Nak emea. Ingurune hauetan oso garrantzizko animaliak dira. Garraiolari bikainak, Nakaren esnearekin gazta goxoa eta beraien kakarekin, bai kakarekin, etxeetako tximiniak berotzen dituzte. Kaka lehortzen jarri eta erregai bikaina bihurtzen da. Animalia lasaiak omen dira baina ez guk ezagutu genuen bat. Paseatzen geundela batek Ainhoa eraso zuen eta ozta- ozta saihestu zuen San Ferminen antzera.
Machermotik Gokyora egun batean iritsi ginen. Gokyora iritsi aurretik lehenengo lakua, Taboche Tso eta Gokyo ondoan bigarren lakua, Dudh Pokhari.
Gokyon zur eta lur geratu ginen. 4.800 metroan laku ondoan kokatua dago herrixka glaziarraren morrenak babestua.
Morrenara igo, ezkerra begiratu eta Cho Oyuraino doa glaziarra. Non dago Ainhoa argazkian?
Eskuinera begiratu eta… a ze izotz puska!!!
Gokyo ondoan Gokyo Ri tontorra dago 5.360 metrorekin. Bertatik ikuspegi zoragarria dago eta arratsaldean bertara igo ginen eguzkiaren azken printzak mendien atzean nola ezkutatzen diren ikustera. Gorantz gindoazela Everest eta Lhotse geroz eta handiago.
Tontorretik ikusitako ezin dugu hitzekin azaldu.
Greg eta Koldo eguzkia ezkutatu eta ilargia agertu arte geratu ziren tontorrean. Non dago gauaren arteko muga zehatza?
Gure Gokyoko azken egunean iparralderago joan ginen laku gehiagoren bila. Izoztuta aurkitu genituen eta ura lortzeko zuloa egin behar, kostata gainera.
Cho Oyutik geroz eta gertuago oinarrizko kanpamendutik ez oso urrun.
Gaunata Glaziarrak Ngozumba Glaziarrarekin bat egiten du Everesten begiradapean.
Gokyotik irteteko bidea Renjo La mendatea (5.400m) aukeratu genuen. Gorantz gindoazela agur esan genien laku, glaziar eta inguruko mendiei. Kostata baina irribarrez iritsi ginen mendatera. Altuera horretan dagoen oxigenoa gutxiegi iruditzen zaigu beti!
Eta mendatearen beste aldean… bailara berria, mendi berriak, laku berriak, paisaia berriak.
Bailara berri honetatik iparraldera joz gero Tibetera doan Nagpa La mendatea dago. Zoritxarrez gaur egun txinatarrek itxia dute zonaldea eta ezin da iparralderantz jo. Gu bailaran bera joan ginen Thame herri dotoretik pasatuz Namche Bazarrerako bidean.
Namche Bazarretik Luklarako bidea ezagutzen genuen jada eta azkar batean Luklan geunden. Luklatik Katmandurako bidea oraingo honetan hegazkinez egin genuen. Diotenez Luklakoa munduko aireporturik arriskutsuenetariko bat da. Sustotxoren bat izan bagenuen ere nahiko hegaldi lasaia izan genuen. Mendi guztien gainetik, hodei guztien azpitik...
Trekkingaren bukaerarekin batera gure lagunez agurtzeko ordua iritsi da. Oso berezia izan da bikote izatetik laukote izatera pasatzea. Oso gustura ibili gara laurok batera baina orain berriz ere bi gara taldean eta gure bizikletak zain daude ea pedalei noiz eragingo diegun. Mila esker Greg eta Leslie, laster elkar ikusiko dugu Euskal Herrian edo Aspenen.
Ya estamos de vuelta en Kantmandu después de pasar casi tres semanas caminando y, a decir verdad, nos resulta realmente difícil resumir y mostrar todo lo vivido durante estos días. De todos modos, lo vamos a intentar.
SHIVALAYA-LUKLA
Hoy por hoy, para hacer un trakking por el Everest, la gran mayoría de turistas optan por acercarse en avión hasta el aeropuerto de Luklan y emprender desde allí el camino hacia las impresionantes montañas que lo rodean. Hace años, esta opción era impensable y había que comenzar a andar desde mucho más lejos. Nosotros, también optamos por comenzar desde atrás y para ello cogimos un autobus desde Katmandu hasta Shivalaya. Aunque cueste creerlo, este día fue más duro que cualquiera a pie o en bicicleta, ya que el recorrido de 7 horas previsto, se convirtió en un interminable trayecto de 12 horas. Eso sí, resultó ser una buena opción para mezclarnos con la gente de Nepal ya el autobus iba sobrepasado de gente...
Después de esto, estábamos deseando empezar a andar y emprendimos el recorrido con muchas ganas. Lejos de las enormes montañas destaca el verde del entorno, y durante esta primera semana la nieve y el frío no fueron nuestros compañeros de viaje.
Lo más bonito de hacer el camino de Luklan a pie, es disfrutar de la vida de los pequeños pueblos que vas encontrando. Pueblo a pueblo, fuimos conociendo a los habitantes de las pequeñas aldeas de esta zona montañosa (niñas, madres, abuelas...).
Poco a poco, fueron apareciendo los montes nevados, avisándonos de lo que pronto íbamos a tener ante nuestor ojos. Resulta maravilloso ver cómo se van acercando las montañas que se intuyen en la lejanía. También llamó nuestra atención la presencia de los porteadores, subiendo y bajando caminos sin asfalar, con las cestas apoyadas sobre sus cabezas, llenas hasta arriba, transportando cualquier cosa de un pueblo a otro.
LUKLA-GOKYO-RENJO LA
Después de descansar un día en Lukla, volvimos a emprender la subida. El camino que va desde Lukla hasta Namche Bazar es el que está más abarrotado de gente, puesto que a gran mayoría de montañeros tienen que pasar por aquí para ir hacia las montaña.
LASTER ARTE NEPAL!
LASTER ARTE NEPAL!
Katmandun lau egun eman genituen gora
eta behera. Lehenengo Greg eta Leslie agurtu genituen afari oparo
patekin, nola ez. Haragi xerra lodi
batzuk Nepal Ice garagardoarekin lagunduta eta gure lagunek gonbidatuta,
ezin hobe! Myanmarrerako bisak ere Katmanduko
enbaxadan eskuratu genituen. Eta
bukatzeko gure neguko arropak kutxa batean sartu eta Euskal Herrira bidali ditugu. Hemendik aurrera ingurune epelagoetan
ibiliko gara eta lumazko zaku lodiak, lumazko berokiak eta bizikletarako praka
luzeak ez ditugu beharko. Gure bizikleta maiteak ere prest jarri genituen. Hiru
aste Ghest Houseko terrazan bakar bakarrik pasa ondoren mimo batzuk behar zituzten.
Dena prest genuela Katmandutik atera ginen bizikletei berriz eragitearen pozarekin. Katmandutik berriz Teraiko lautadara joateko ibilbidea aukeratzerako orduan oraindik
bukatu gabe dagoen bide bat aukeratu genuen, Dhulikhel eta Bardibas
herriak lotzen dituena. Japoniarren laguntzarekin eraikitzen ari dira bidea eta
30 km falta zaizkie bukatzeko. Lehenengo egunean bide berritik primeran joan
ginen asfalto gozoaz gozatuz. Baina bigarren egunean bukatu gabe dagoen
zatiarekin topo egin genuen eta a ze sufrikarioa! Eguna laino artean hasi
genuen eta zinez dena lanbrotuta ikusten genuela.
Sekulako maldatzarrak topatu genituen, hondarra orkatiletaraino, hondarraren azpian harria… 30 km egiteko egun osoa behar izan genuen. Ez dakigu zertan eman genuen denbora gehiago bizikleta gainean edo bizikletak bultzatzen.
Sun Kosi ibaiaren ondoan paisaia ere oso ederra.
Eta bizikleta bultzatzeko prest laguntzaileren batzuk ere izan genituen.
Eskerrak egun bakarra izan zela eta hurrengo
egunean bide berriaren leuntasunaz gozatzeko aukera izan genuela berriz ere.
Gure hurrengo helburua Janaknapur izan zen Teraiko
lautadan. Herri honetan tenplu oso garrantzitsuak daude hinduentzat eta Indiako mugatik oso gertu dagoenez
erromes ugari hurbiltzen da bai Nepaletik
bai Indiatik. Gure buruei etengabe
oraindik Nepalen geundela gogorarazi
behar izan genien eta ez Indian. Tenplu
nagusiena Janki Mandir da,
emakumeentzat bereziki garrantzitsua.
Jaknapurretik irten eta Nepaleko
gure azken egunak Teraiko irudi
tipikoekin eman genituen. Nekazariak
landan lan. Negua denez goldeari eragin eta ereiteko garaia da.
Egunero hartzen ditugu gizonak prestatu berri dizkigun
bezalako makina bat chia; tea
esnearekin.
Bizikleta hain zabaldua dagoenez ingurune
honetan askotan bidelagunekin elkarrizketak izaten ditugu bizikletatik jaitsi
gabe.
¡HASTA PRONTO NEPAL!
Hemos pasado cuatro días dando vueltas por Katmandú. Lo
primero fue despedir a Greg y a Leslie con una buena cena, en la que no faltó
ni la cerveza del país (Nepal Ice), ni unos buenos filetes. ¡Mejor imposible! Además,
aprovechamos estos días por la capital para recoger nuestros visados de
Myanmar, próximo destino del viaje. Al cambiar de país, haremos lo mismo con el
clima, así que hemos enviado ya toda la ropa de invierno a Euskal Herria, ya que de
ahora en adelante decimos adiós a los sacos y abrigos de plumas y damos la
bienvenido a climas más templados
agradables. Se acabaron los pantalones largos para andar en bicicleta… Y
hablando de ellas, en nuestros últimos días en Katmandú también tuvimos
oportunidad de ponerlas a punto, ya que después de pasar tres semanas en la
terraza del Ghest House, se sentían algo abandonadas.
Salimos contentos de la ciudad, con la emoción de volver a
pedalear de nuevo. Elegimos para adentrarnos de nuevo en la llanada de Terai un camino en construcción al cual
le quedan solo 30 kilómetros
por terminar. Durante el primer día, anduvimos a gusto por esta nueva carrera,
pero el segundo día el tramo sin terminar se convirtió en
nuestra inesperada pesadilla. Las cuestas eran terribles y la arena nos llegaba
hasta los tobillos, para recorrer esos 30 km tuvimos que invertir
todo el día, sin saber si habíamos pasado más tiempo encima de la bicicleta o empujándola.
Menos mal, que en los malos
momentos siempre aparecen cosas buenas. Y entre ellas, destacamos la presencia
de algunas personas, dispuestas a ayudarnos a empujar, que
encontramos en el camino.
Nuestro
siguiente objetivo fue Jaknapur. En este pueblo pudimos encontrar importantes
templos hinduistas y fieles venidos tanto de India como de Nepal, ya que esta
localidad se encuentra muy cerca de la frontera con la India. Tuvimos que
hacer un continuo esfuerzo mental para recordar que aun permanecíamos en Nepal
y que no estábamos otra vez en el país vecino.
Salimos
de Jaknapur y los últimos días que nos quedaban por pasar en Nepal los
disfrutamos rodeados del típico paisaje de la llanada de Terai.
Ahora ha llegado el momento de decir
adiós a Nepal, el país que tan buenos momentos nos ha brindado tanto en
bicicleta como en los caminos que hemos recorrido a pie. Han sido 1.446
los kilómetros en bici, y andando… ¡imposible de calcular! También hemos
tenido la
suerte de contar con la compañía de unos buenos amigos y de disfrutar
con la
indescriptible sensación de sentir tan cerca los montes más altos del
mundo. A
pesar de que Nepal, además de tener grandes montañas, cuenta también con
muchísimos atractivos más. Solo nos queda decir, ¡hasta pronto!
Darjeeling Indiak bereganatu aurretik Nepaleko zatia zen eta horregatik, gaur egun, Darjeelingeko biztanle gehienak Nepaleko hizkuntza hitz egiten dute eta Nepaleko mendialdean bezala budismoa nonahi aurkitu daiteke.
DARJEELING
Nepal utzi eta gure hurrengo geltokia Darjeelingen zegoen. Bertan agurtu nahi genuen Himalaya eta horretarako lautadatik ia 2.200 metrora igo behar izan genuen. Bi egunean iritsi ginen. Darjeeling toki berezia da Indian. Britainiarren kolonizazio garaian oporretarako gune izandakoa orain indiarrentzako turismo gune bilakatu da. Baina britainiarren garaiko arrastoak geratzen dira. Te landekin batera ezagunena, agian, jostailuzko trena deiturikoa da. Tren txiki hau Siliguri hiritik Darjeelingeraino doa. Gaur egun, halere, luiziak direla eta ibilbide motzagoa egiten du. Lasai asko jo genuen bidean gora trenbidea ondoan lagun genuela.
Gu gorantz bagindoazen, beste batzuk beherantz.
Gaur egungo tren txiki gehienak diesel motatakoak badira ere, oraindik mantentzen dute lurrunezko tren zaharren bat turismoari begira.
Trenaz gain britainiarrek beraien erlijio ere ekarri zuten, nola ez.
Darjeeling Indiak bereganatu aurretik Nepaleko zatia zen eta horregatik, gaur egun, Darjeelingeko biztanle gehienak Nepaleko hizkuntza hitz egiten dute eta Nepaleko mendialdean bezala budismoa nonahi aurkitu daiteke.
Baina Darjeelingek daukan harribitxirik ederrena ez zuten britainiarrek ekarri, hori aspaldi jarri zuen naturak bere tokian: Kangchenjunga mendia(8.586). Munduko hirugarren mendirik altuena da Everest eta K2 mendien ostean. Eguna argia bada primeran ikusi daiteke.
Abenduan negua eta hotza nagusi dira eta egun lainotuetan batez ere oso ongi babestea komeni da.
Plazan etengabe edan daiteke tea hotzari aurre egiteko
Lau egunez atseden hartu ostean agur esan genion Darjeelingi eta bertako erosotasun eta turismoari. Hori bai, oraingoan maldan behera.
Darjeelingen bezala, bai Nepalen eta bai Indian jende asko topatu dugu edozein txokoan badmintonean jolasten. New Jalpaigurin Koldok ezin izan zion tentazioari eutsi.
KOLKATA (Kalkuta)
Siliguri hiriaren ondoan dagoen New Jalpaigurin hartu genuen Kolkatarako trena. Bizikletak fakturatzea oso erraza izan zen eta primeran iritsi ziren. 21:00ean atera behar zen trena 22:00ean atera zen eta goizeko 6:45ean iritsi beharrean 10:00 iritsi zen! Indian trenean bidaiatzea esperientzia polita da. Nahiko ongi antolatuak daude trenak eta lotarako aukera ere izan genuen. Hori bai, goizean goiz hasi zen jendea gora eta behera, janari saltzaileak gehienbat gosaria eskainiz.
Kolkatako gure egonaldia oso berezia izan da PBKOJP erakundea eta bertako kideak ezagutzeko parada izan baitugu. Erakunde honek Kolkatako auzo txiroetan zabalduta hamahiru proiektu ezberdin ditu denak behar handia duen jendeari laguntzeko. Horietako batzuk ezagutu genituen. Tren geltokian zain genituen PBOJPko bi kide eta izugarri lagundu ziguten Kolkatan zehar.
Auzo txiroetako gazteentzako Cricket taldea. Aukerarik ez duten gazteek Indian hainbeste maite duten kirol honetan aritzeko aukera ematen diete.
Auzo hauetan inolako aukerarik ez duten haurrentzako eskolak antolatu dituzte. Auzo batean, bereziki, lanean hasi zirenean %5 zen eskolara joaten zen haurren portzentajea. Gaur egun, auzo horretan eta lanaren poderioz haurren %90 doa eskolara.
Zailtasunak zailtasun, inoiz ez da irribarre bat falta.
PBKOJP erakundearen egoitzaren azken solairuan hamasei neska gazte bizi dira. Beraien amak prostituzioan lan egiten dute. Hamasei neska hauek giro gogor horretatik at bizitzeko aukera dute elikadura, osasun eta hezkuntza egokia jasoz. Egun ederra pasa genuen beraiekin!|
Sekulako esperientzia izan da erakunde hau eta egiten duen lan izugarriaren zati bai ezagutzea. Toki desberdinetatik jasotzen dute lanean jarraitzeko diru laguntza, horien artean Euskal Herritik. Eskerrak eman nahi dizkiegu bereziki Dipak, Bibhuti, Pradip eta Sarkarlali egin diguten harrera beroagatik eta etxetik hain urrun egonda ere hain ongi sentiarazteagatik. Eta nola ez, Maiteri, beraiekin harremanetan jartzeagatik eta hau guztia ezagutzeko aukera emateagatik.
Luze eta zabal solasean gustura ibili ginen.
Egia esan, eta hasieran beldurra bagenion ere, ongi sentitu gara Kolkata hirian. Lagunak egiteaz gain jende atsegina topatu dugu inguruan eta txoko ederrak ere bai.
Hiri guztiek bezala trafiko arazoa badu.
Britainiarren garaiko monumenturik ederrena Victoria Erreginaren omenez eraikitako “Victoria Memorial”.
Eta eguneroko bizitzan biztanle xumeak. Gure Guest Housearen ondoan emakume honexek prestatzen zigun egunero tea. Maitagarria.
Bizitzaren patuak gure Gabon Gaua hemen pasatzea nahi izan du. Euskal Herritik urrun egon arren afaria berezia izan zen, pilla, pilla, pila…
No hay comentarios:
Publicar un comentario